Ispilu Beltza
|

'Muda' disko luze berria kaleratu du Thierry Biscaryk. Lehenengoz bere izen abizenekin sinatuta. Eta ispilu beltzaren parera gonbidatu dugu lan berriaz solasean aritzera.

Gainera, 'Maixabel' pelikula errodatzen ari dira asteotan Euskal Herrian, eta Koldo Zuazua ekoizlea izan da gurean pelikulaz hitz egiteko.

Ostiralero legez Tobacco Days liburu-dendan ere izan gara eta Ines Garcia Azpiazuren gomendioak jaso ditugu!

Jarri kaskoak eta adi!