Ispilu Beltza
|

Rockdelux aldizkaria 1984an saldu zen lehenengo aldiz kioskoetan. 'Rock Espezial' izan zen aurretik, eta izen aldaketarekin batera, apurka apurka izaera aldaketa etorri zen, Espainiar Estatuko musika eszena independientearen erreferentzia bihurtzeraino. Orain iragarri dute, koronabirusak azken kolpea emanik, 394.a izango dela azken alea.

Gaurko Ispilu Beltzan Santi Carrillo zuzendaria elkarrizketatu dugu. Eta hitz egin dugu itxieraren arrazoiez, kultur kazetaritzaz eta balizko Rockdelux digital baten aukeraz.

Gainera 1986tik aldizkariko kolaboratzaile izan den Ricardo Aldarondo kazetari donostiarrak bere ikuspegia emango digu.

Horrez gain Beñat Hach Embareken salabardoan bi komikiri erreparatuko diogu. Eta Anartz Bilbaok Rockdelux aldizkariari eskaini dion Urpeko Bonbardarekin amaituko dugu saioa.

Jarri kaskoak eta entzun!