Ispilu Beltza
|

Gaurko saioan bi erakusketa interesgarri izango ditugug hizpide.

Batetik, Usoa Zumeta elkarrizketatuko dugu. 'Usoa Zumeta elkarlanean' erakusketa zabaldu du Aiete Kultur Etxean eta bertan azken urtetan estanpatutako serigrafien aukeraketa bat, 25 artelanez osatua. Tartean J.L. Zumeta, Dora Salazar, Koldobika Jauregi edo Néstor Basterretxearen lanak topatuko dituzu, besteak beste. Zumeta bere estudioan konfinatuta topatu dugu.

Bestetik, Aran Santamariarekin hitz egingo dugu Okendo Kultur Etxean zabaldu berri duen 'Hostoz hosto erantzi' lanaren inguruan. Literaktumen enkarguz osatu du collage bilduma.

Jarri kaskoak eta entzun!