Ispilu Beltza
|

Jon Maya (Kukai Dantza) eta Lucia Lakarrarentzat egun denak dira dantzaren eguna. Ofizioa eta pasioa dute dantza eta bertan bera geratu zaizkie adostuta zeuzkaten data eta emanaldi guztiak, antzoki denak itxita dauden garaiotan jarraitzen baitute. Beren etxeekin konexioa egin dugu konfinamenduan.

Donostia Kulturako dantza eta antzerki programazioa daraman Norka Chiapusok hiriko antzokien egoeraz hitz egin digu.

Gainera, 'Eta Orain Zer' jardunaldien berri eman digu Kutxa Fundazioko zuzendari Ander Aizpuruak. Asteazkenero pentsalari, soziologo eta zientzialariak elkartzen dituzte, galderak formulatu eta erantzunak topatzeko asmoz.

Azkenik, Beñat Hach Embareken salabardoan Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen 'Miñan' eleberriari erreparatuko diogu eta Anartz Bilbaok Gernikaren bonbardaketa izango du ardatz Urpeko Bonbardan.