Ispilu Beltza
|

Egunotan Giza Eskubideen Zinemaldia egin behar zen, koronabirus madarikatuagatik ez balitz. Egin ez bada ere, Josemi Beltran jaialdiaren zuzendariak Hemen elkartearekin elkarlanean online estrenatu dituzten 7 laburmetraien berri eman digu. Eta hitz egin dugu zinemaz, zinemaldien egoeraz eta etorkizun hurbilaz.

Maria Aizpuru zinemagilea da estrenatu berri diren 7 laburretako baten egilea. 'No estamos solas' (2016) lanak giza eskubideen alde borrokan ari diren El Salvador eta Honduraseko emakumeen egoera kontatzen du.

Gainera, Harri Fernandez gure oheburuko kultur kazetariak 'After Life' telesailari koxk egiteko arrazoiak emango dizkigu kultur periskopian. Eta Beñat Hach Embarekek, berriz, aitatasunaz hitz egingo digu.

Azkenik, Anartz Bilbaok margolarien eta musikarien arteko harremana aztertuko du Urpeko Bonbardan.

Jarri kaskoak eta entzun!