Ispilu Beltza
|

Miren Narbaiza 'MICE' disko berria prestatzen ari da eta 2020 honetan kaleratuko du Erraia zigiluarekin. Ispilu Beltzaren parera gonbidatu dugu musikaz eta aurtengo urte madarikatuaz hitz egitera. Gainera Ahotsenearen antolatzaile taldeko bozeramalea ere bada eta aurtengo Durangoko Azoka ere izan dugu hizketagai.

Musika: Jay Electronicaren 'Act II: The Patents of Nobility' diskoaz ariko gara.

Jarri kaskoak eta entzun!