Bestalde
|

Bereziki gustura aritu gara gaur, "konpainia" ezin hobean: Sylvia Plath idazle handia izan dugu hizpide. Hain zuzen ere, #DKetxean ekimenaren baitan, literatur solasaldi birtuala izango baita gaur, Slawka Grabowska-k gidatuta, Plathen "The Bell Jar" (gazteleraz, "La campana de cristal") liburuari buruz. Musikari dagokionez, Ryan Adams eta Belle & Sebastian-en doinu ederrak ekarri ditugu bestaldera. Azkenik, "Ipuinaren ordua" ekimena atzo abiatu zela probestuz, Lur Korta ipuin kontalariaren lehen saioa aditu dugu, saioaren amaieran.