Bestalde
|

Ia ahotsik gabe egin behar izan dugu gaurko saioa; azken finean, gizaki hutsak gara. Edonola, aitortza egin diogu bertan behera geratu den Giza Eskubideen Zinemaldiari. Bide batez, gomendatu dugu Filmin zerbitzua, bertan baitaude zinemaldi horrekin lotutako hainbat film bikain. Maite Larbururen "Antibirala" kantua aditu dugu, baita "Cuídame" kantu ederra ere, Pedro Guerra eta Jorge Drexlerren eskutik. Saioaren amaieran, "Ofendiditos" liburu aurkezpenean Lucia Lijtmaer eta Daniel Innerarityk esandako hitz batzuk aditu ditugu.

[oharra: gorabehera teknikoak direla-eta, audioaren bolumena nahiko deskopentsatuta dago. Barkatu eragozpenak]