Bestalde
|

Kulturaz mukuru betetako saioa ekarri dugu gaur ere bestaldetik bestaldera. Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren harira, Shahid Naheem pakistandarrak aurten idatzitako testua irakurri dugu, baita 2013an Dario Fok idatzi zuena ere. Ugandatik Bobi Wine eta Nubian Li artistek egindako "Coronavirus Alert" kantu zoragarria aditu dugu, baita kuttunak ditugun Paolo Conte eta Mastretta, besteak beste. Eider Rodriguez eta Arantza Santesteban sortzaileek idatzitako testu sakonak ere ekarri ditugu uhinetara.