Bestalde
|

Donostia Kulturak atzo zabaldu zuen oharraren xehetasunak eman ditugu gaur, alegia, apirilaren 11 bitarte itxita jarraituko dutela kulturgune guztiak. Horrenbestez, bertan behera geratu dira (kasu batzuetan, atzeratu) programatuta zeuden ekitaldi guztiak. Kulturgileen omenez, emanaldi horietako batzuen musika aditu dugu. Bestetik, Iñigo Astiz eta Xabier Paya idazleek kulturgintzaz plazaratu berri duten testu bana irakurri dugu eta, azkenik, Joxe Miel Barandiaran antropologoari buruzko erreportajea aditu dugu.