Bestalde
|

Bertan behera geratu diren ekitaldiak aipatu ditugu gaur ere, aitortza egiteko horiek sortu eta antolatu dituzten langileei. Koldo Mitxelena Kulturunean Mikel Bengoa ikerlariak eman zuen hitzaldia entzun dugu ondoren: "Lazkaotarrak. Behe Erdi Aroko euskal leinu baten botere oinarriak". Azkenik, Bagera elkarteak antolatutako zine-forumeko solasaldia jarri dugu, "Female pleasure" filmari dagokiona.