Bestalde
|

Itxialdiak ez du etenik momentuz, ezta bestaldetik bestaldera doan irrati jarioak ere. Gaurkoan, bertan behera geratu diren kontzertu eta ekitaldi batzuk aipatu ditugu: Levitation Room eta Sessa artisten musika aditu dugu, eta "Abere Ba" liburuaren aurkezpen zatia entzun. Izan ere, "Ele ala Ulu" emanaldia egitekoa zuten gaur Victoria Eugenian, baina bertan behera geratu da. Azkenik, María Ángeles Duranen hitzaldiaren bigarren zatia entzun dugu: "¿Cómo queremos cuidar?"