Bestalde
|

Larunbatero ohi dugun bezala, musika klasikoa izan dugu gaur ere bestaldean. Wolfgang Amadeus Mozart musikagile austriarrak amaitu gabe utzi zuen "Requiem" lan ospetsua aditu dugu, beste pieza batzuekin batera. Hain zuzen ere, Kursaal aretoan programatuta dago saio hori apirilaren 4rako, eta oraindik ikusteko dago egingo den edo ez. Edonola, irratiz gozatu dugu Mozarten lanaz.