Bestalde
|
Ama baino askoz gehiago direla emakumeak, hala aldarrikatu zuen Arantxa Urretabizkaiak, San Telmo museoan eman zuen hitzaldian.

Kultur hitzorduak urri dira gaurkoan hiriko kultur agendan. Hori dela-eta, dauden hitzorduak aipatu eta atzera begira jarri gara. Arantxa Urretabizkaiak emakumeek euskal literaturan izan duten presentzia landu zuen hitzaldi batean orain dela urte batzuk, eta gaiak duen gaurkotasuna eta izan duen bilakaera ikusita, oso aproposa ikusi dugu bestaldera ekartzeko.