Bestalde
|
Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsolariek Danele Sarriugarteren gaiei kantatu zieten, bertso saio literarioan.
Bertso saio literario bat ekarri dugu gaurkoan bestaldera. Danele Sarriugartek gidatuta, Uxue Alberdi eta Maialen Lujanbiok aparteko saioa egin zuten Tomasene kultur-etxean, eta gaur berreskuratu nahi izan dugu. Horrez gain, Marruma Kulturala ekimena eta podcasta aipatu ditugu, baita saio baten sarrera entzun ere: Abereh.