+ Kultura
|

Bilintxen Menda Hamabostaldia.

Imanol Lazkano dateke bertsolaritzak azken 100 urteotan izan duen bilakaeraren lekukorik behinena. 1936an jaio zen, Txirrita hil zen urtean. Hernaniar bertsolariarekin kantatzera iritsi zen belaunaldi baten kantu-lagun izan zen gaztetan (Basarri, Uztapide, Zepai, Txapel...), eta, tartekoak tarteko, gaur egun elitean dauden gazteak ere plazakide izan zituen azken urteetan. Bertsolaritzak belaunaldiz belaunaldi izan dituen aldaketak izango ditu aztergai bertsolari azpeitiarrak: bertsolarien profil soziala eta profesionala, pentsakera, bertsokera, gaiak, estetika... Xabier Euzkitze herrikideak egingo du aurkezpena.

Ekitaldi hau Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak elkarrekin antolatutako Bilintxen Menda izeneko bertso hamabostaldiaren baitan gauzatuko da.

2021/05/11 CLUB ARETOA - VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA 19:00 EUS

Imanol Lazkano es el mejor testigo de la evolución del bertsolarismo en los últimos 100 años. Nació en 1936, el año de la muerte de Txirrita. En su juventud fue compañero de una generación que llegó a cantar con el bertsolari hernaniarra (Basarri, Uztapide, Zepai, Txapel...), y en los últimos años también acompañó a jóvenes de la élite. El bertsolari azpeitiarra analizará los cambios que ha experimentado el bertsolarismo de generación en generación: el perfil social y profesional de los bertsolaris, la mentalidad, el bertsolarismo, los temas, la estética... La presentación correrá a cargo del tambien azpeitiarra Xabier Euzkitze.

Este acto forma parte de Bilintxen Menda, la quincena que en torno al bertsolarismo han organizado el Servicio de Euskera del Ayuntamiento de San Sebastián y Donostia Kultura

Podcast Lo más destacado