Donostiako ispilu kulturala
Artista, margolari eta bidaiariek, behinola, ispilu txiki tolesgarri bat eramaten zuten poltsikoan gordeta: ISPILU BELTZA zeritzona. Ispilu horren bidez, margotu nahi zuten paisaia zatia isolatzea lortzen zuten, koadro batean sartuko balute bezala, gainontzekoa lausotuz. Beltzez tindatutako beira haietatik ikusten zena are ederragoa ikusten zen, baina, era berean are gordinagoa. DK Irratiko ISPILU BELTZA programa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da. Asier Errastik gidatua.
Gaurkoan kontzeptu digital berri bat ekarri digu Alai Ormazabalek: Diguillotine, edo "gillotina digitala". Horrez gain Martin Etxeberria idazlearekin heriotzaren inguruan aritu gara. Bazatoz?

Gaurkoan bisita berezia izan dugu Ispilu Beltzan. Lehenago ere gurean izan dugu Jose Mari Agirretxe "Porrotx", eta gaur Libe Narbarterekin batera etorri da, 'Ez Gara Jaitsiko!' ikuskizunaren...

Gaurkoan pozik gaude Ispilu Beltzan. Udaberria bertan da, eta udaren atarian gauden honetan, udaberriaren eta musikaren inguruan aritu gara Jon Gartziarekin. Zatoz!

Gaurkoan, asteartero bezala, Josemi Beltránen bisita izan dugu. Zinemaz aritzeko, noski. Nosferatu zikloaren baitan dagoen 'Soldier Blue' filma ekarri digu, Ralph Nelson zuzendariak 1970. urtean...

Gerraren aurka, bakearen alde, abesti bat idatzi dute Joserra Senperenak eta Harkaitz Canok: 'Ozenago kantu egin'. Biekin hitz egingo dugu ekimenaz. Eta berau akuilu hartuta guduen aurka idatzi...

Egun tristea da musikaren munduarentzat. Rock alternatiboaren figura garrantzitsu batek utzi gaitu aste honetan: Steve Albini. Soinu teknikari, "ekoizle" eta musikari estatubatuarra 61 urterekin hil...

Gaurkoan Alai Ormazabalek ekarri digun gaia Eurovision izan da, eta tartean hainbat gairen inguruan aritu gara.  

Gaurkoan Juanjo Álvarez juristarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Maiatzaren 9an, goizeko 9:30etan, hitzaldia emango du Aieteko jauregian: 'Claves para la regeneración democrática'. Horrez gain,...

Gaurkoan bogan dabilen 'beef' edo 'xextra' baten inguruan arituko gara Alai Ormazabalekin: Kendrick Lamar eta Drake raperoena hain zuzen. Horrez gain, Josemi Beltránekin eduki ohi dugun hitzordua...

Gaurkoan kanpora bidaiatu dugu, Pakistanera hain zuzen ere. 'Pakistan: Indusen ibaibideak' izeneko erakusketa egongo da Aieteke kultur etxean ikusgai, eta guk Igone Mariezkurrena kazetari eta...